Itxi

Faktoria

Artea eta ekonomia

NFT: Artea eraldatzera datorren teknologia? edo diru merkatuetako burbuila berria?

Jone Larrañaga | EITb Media

Blockchain teknologiak ekarri duen iraultzaren adibideetako bat dira ziurtagiri fitxategiak. Joseba Barandiaran ekonomialariak uste du erabilgarritasunaren arabera finkatu edo lehertuko direla. Itxaso Mendiluze arte komisarioak ez du uste arte zirkuitua aldatu duenik.

  • Inbertsio merkatuetan gora eta gora egiten ari diren NFT ziurtagiriak

    Inbertsio merkatuetan gora eta gora egiten ari diren NFT ziurtagiriak

    14:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

NFT. Non fungible token edo ziurtagiri fitxategi suntsiezina. Artearen merkatua eraldatu egin duen kontzeptua da. Egiazkotasun ziurtagiri digitala da, bat eta bakarra, birtuala, eta artelan gisa gero eta gehiago ari dira saltzen merkatuan. Eta batez ere gero NFT gehiago ari dira erosten inbertsore handiak. Hala salerosi dira, azken hilabete hauetan enkante etxeetan, artista sonatuen artelanen JPGak, munduan bidalitako lehen SMSa, wikipediaren lehen edizioa, edota, kirol jokalarien kromoak.

Joseba Barandiaranen arabera, blockchain teknologiak eraldatu duen aldi berriaren adibideetako bat da, erabilgarritasunaren arabera, finkatu edo lehertuko dena. Itxaso Mendiluze arte komisarioak ez du uste, artearen zirkuitua aldatuko duenik eta artearen izaera bera aldatuko duenik. "NFT guztiak ez dira artea. Eta arte dena ez da NFT bihurtuko. Balio artistikoa piezak dauka eta ziurtagiri digitalak balio ekonomikoa ematen dio", esan du.

Blockchaine teknologiak ekarri duen iraultzaren adibideetako bat da NFTk arte munduan eragin dutena. Gizartean sortuko dituen beste hainbat gehitu dituzte Nerea Azurmendi, Eneko Etxeberria eta Eneko Zarraoa analistek solasaldi interesgarrian.