Faktoria
Frantzia, bozen atarian
Frantzia: hauteskundeak udaberri eskuindarrean
MIkel Rotaetxe | EITb Media
Hauteskunde-aurreko giroak Europako Batasunaren eskuinaldean jarri du frantziar Estatua. Zentrotik ultraeskuinerako alderdiek botoen %75 pila lezakate eta ezerezera bultza ezkerreko indarrak. Presidentea aukeratzeko bozetarako hiru hilabeteren faltan, Frantziako taula polikoa aztertu dugu Faktorian.
-
Emmanuel Macron
26:55 min
Errepublikako presidentearen eta hautagaiaren arteko oreka zailean ari da Emmanuel Macron; ultraeskuinean, ezusteko aurrez aurrekoa lehertu da Marine Le Pen eta Eric Zemmourren artean; lehia politikoan bueltan dira Errepublikanoak; eta ezkerra, etengabeko zatiketan ari da desegiten. Hiru hilabete eskas geratzen dira Ipar Euskal Herrian eta Frantziar estatuan presientea aukeratzeko hauteskundeak egiteko, eta "Faktoria"n, bozen atariko taula-politikoa aztertu dugu.
Taula horretan jarri ditu piezak Olatz Simon EITBren Parisko berriemaileak. Hautagai nagusien soslaiak egin ditu, joandaneko asteetan zabaldutako mezuak xehetu dizkigu, eta hauteskundeetan kolpea emateko dituzten aukerak azaldu ditu. Analisi politikoa egin dute, atzetik, Maite Ubiria eta Bixente Vrignon Gara eta France Bleu Pays Basque irratiko kazetariek, eta etengabe eskuinera egiten ari den Frantzia ulertzen lagundu digute (botoen % 75 pila lezakete zentrotik ultraeskuinerako hautagaiek). Eta hauteskundeek Europako Batasunean izango duten eraginaz aritu zaigu, azkenik, Mikel Reparaz ETBren nazioarteko arloburua.
Egintzat eman liteke Macronen garaipena? Ze puntutan dago ultraeskuineko barne-gerra? Marine Le Penen azken aukera da? Nola azal liteke ezkerraren gainbehera? Eta Europan, domino-efekturik eragin lezake Frantziaren eskuinerako bideak?