Itxi

Faktoria magazina

Bartzelonako garraioaren buru

Gerardo Lertxundi: "Trenak hobeto dabiltza gidaririk gabe"

GORKA OTAEGI

Egunero mila autobus, berrehun tren eta zortzi mila langile kudeatzen ditu Gerardo Lertxundi donostiarrak. Bartzelonako garraio publikoa operatzen duen TMB enpresako burua da. Gidaririk gabeko trenak, autobusen bateriak kargatzen dituzten metroak eta garraio publiko koordinatua erakutsi dizkigu

  • Gerardo Lertxundi, Bartzelonako garraio kopainiako kontseilari ordezkaria

    Gerardo Lertxundi, Bartzelonako garraio kopainiako kontseilari ordezkaria

    17:31 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bartzelonako garraio publikoa kudeatzeak "bertigoa" eman dezakeen arren, leku guztietan eguneroko arazo berberak dituela azpìmarratu digu Gerardo Lertxundi donostiarrak. Bartzelonako metro eta autobus publikoak kudeatzen dituen TMB enpresako kontseilari ordezkaria da. Hainbat urtez, Donostiako Dbus udal autobus zerbitzuko zuzendari izan ostean heldu zen Kataluniako hiriburura. TMB konpainia Europako erreferente bihurtu duten teknologia eta proiektuez aritu zaigu "Faktoria"ko Hurrengo geltokia atalean.