Faktoria magazina
Galdutako giltzen istorioa
Hernio mendian galdutako giltzek eragin duten istorio bitxi eta polita
Ane Albisu | EITb Media
Beñat Garaio Hernio menditik Iturriotzera iristear zela ohartu zen kotxeko giltza galdu zuela. Ilunduta, aparkalekuan euren kotxea bakarrik geratzen zen eta ezustean giltzak atean jarrita zituen autoak, Mikel Larrañagaren taldeko batek aurkitu zituelako. Bukaera oneko istorio polita.
-
Giltzak
9:09 min
Beñat Garaio lehenengo aldiz joan zen Hernio mendira joan zen igande arratsaldean. Lainoa sartuta, GPSa hondatuta eta galduta ibili ondoren, ilunduta iritsi ziren autoa zegoen Iturriotz-eko aparkalekura eta iristen ari zirela ohartu zen autoaren giltza galdu zuela. Zer egin beharko zuten pentsatuz eta kezkatuta, autora hurbildu, barruko argiak piztuta zeudela ohartu eta ateko giltzazuloan giltza jarrita zegoela ikusi zuten. Hura poza!!!!
Mikel Larrañaga ere Hernion izan zen igandean eta haren taldeko batek aurkitu zuen giltza menditik beherakoan, aparkalekutik hurbil arkaitz artean. Zer egin eta jabeari nola jakin arazi aztertu ondoren, giltza atean jarrita uztea erabaki zuten. Biharamonean kasualitatez lantokian tweeterren sartu eta han topatu zuen Beñat Garaio-ren mezua: "Bihotza irabazi didazu. Mezu hau irakurtzen baduzu, Arabako mendi baterako txangoa egin dezakegu eta otordua nire kontu".
Gaur "Faktoria"n elkartu ditugu biak eta mendi txangorako eta otordurako planak bere horretan dirau.