Itxi

Faktoria

Iruñeko Udaleko EH Bildu

Joseba Asiron: "VOXen botoak bereganatzeko ahaleginean ari dira Maya eta NA+"

MIkel Rotaetxe | EITb Media

Iruñeko alkatearen aurkako gaitzespen-mozioa bozkatzear dela, Joseba Asiron EH Bilduren eledunak salatu Enrique Maya "polemika antzuak" ari dela sustatzen adingabe atzerritarren aurka. "Xenofobia hutsean" aritzea leporatu dio.

  • Enrique Maya eta Joseba Asiron

    Enrique Maya eta Joseba Asiron

    4:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iruñeko Udalbatzako gaurko osoko bilkuran (16:30), gai zerrendan nabarmenduta dago Enrique Mayaren aurkako gaitzespen-mozioa. Iruñeko alkateak Inoren Kargura ez dauden Adingabe Atzerritarak egin ditu Nafarroako hiriburuan gertatzen diren delitu gehienen erantzule, datuek kontrakoa adierazten duten arren (iaz, 251 delitutik 19, Nafarroako Gobernuaren arabera). PSN eta Geroa Bairekin bat egin eta Mayaren aurkako gaitzespena bozkatu aurretik, Euskadi Irratiko "Faktoria"n izan da Joseba Asiron EH Bilduren eleduna. "Polemika antzuak" sustatzea eta "xenofobian aritzea" leporatu dizkio alkateari, eta "Iruñeko benetako arazoak ezkutatzea eta VOXen botoak kentzea" beste asmorik ez izatea.

"Argi utzi behar diogu Iruñeko gehiengo soziala ez datorrela bat pentsamendu horrekin", esan du Asironek, "eta udal gobernua bakarrik eta isolatuta dagoela, hirugarren gaitzespen-mozioa duelako". Polemika betean Mayak sanferminak ospatuko dituztela iragartzea kritikatu du, era berean: "Jendearen ilusioekin jolasten du eta arazoak titular merkeekin estaltzen ditu".