Itxi

Faktoria

Krisi humanitarioak

Meritxell Relaño, Unicef: "177 milioi haur daude gaur egun krisi humanitarioak eta covidaren pandemiak jota"

OIhane Yustos | EITb edia

UNICEFek larrialdi programetarako zuen zuzendari ondokoa da Meritxell Relaño durangarra, eta 50 bat herrialdetan ibili da lanean. Gaur egun Genevan, erakundearen egoitza nagusian, dihardu lanean.

  • Meritxell Relaño, Unicef-eko zuzendari ondokoa

    Meritxell Relaño, Unicef-eko zuzendari ondokoa

    9:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

Afganistan, Uganda, Kenia, Siria, Yemen, Kolonbia, Etiopia ... zenbaketa hasita 50 herrialdeen izenak bata bestearen atzetik botatzen ditu Meritxell Relaño durangarrak. Horietako askotan bizi izan da, Unicef-eko goi arduradun gisa. Gaur egun Genevan, erakundearen egoitza nagusian lan egiteko, larrialdi programetarako zuzendari-ondokoa karguan. Herrialde askok kezkatzen dituela onartu ditu, urteetan bizi izan duten gerrari, neguaren hotza gehitu zaiolako. Afganistango kasua da, "13 milioi haurrek laguntza behar dute berehala, Afganistanen" kontatu du Relañok, "Faktoria" albistegian.

Askoz handiagoak dira zenbakiak, orohar begiratuta: "Gaur egun, 177 milio haur daudela krisi humanitaioak eta COVIDaren pandemiak jota". Pandemiak ere ondorio larriak ekarri baititu eta ez soilik osasun edo txertoaren eskasiarengatik. 'Konfinamenduaren eraginez, eskolak ixi dira. Ugandan eta Kenian aidbidez, bi urtez itxi dituzte eskolak eta ondorioz, haur askok utzi dituzte ikasketak. eta ez dira itzuliko'. Neska gazteengan arrisku gehigarria ekarri dute: 'haurren garapena etaen da baina, nesken kasuan, konfinamenduarekin abusuak jasateko eta ezkontza goiztiarrak izateko arriskua areagotu da'.