Itxi

Faktoria magazina

Deba-Mutriku zubia

Josu Maroto: "Deba eta Mutrikuren arteko zubiaren berreraikitzea, apirilerako bukatzea espero dugu"

Ane Albisu | EITb Media

Josu Maroto Gipuzkoako Foru Aldundiko ondare saileko arkitektoak azaldu digu otsailaren bukaerarako espero zutela zubia prest izatea, baina hain lan berezi eta zaila izanda, atzerapen pixka batekin dabiltzala eta apirilerako espero dutela bukatzea.

  • Deba eta Mutrikuren arteko zubiaren gaur egungo itxura

    Deba eta Mutrikuren arteko zubiaren gaur egungo itxura

    8:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Josu Maroto Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Saileko arkitektoak eman dizkigu "Faktoria" saioan Deba eta Mutrikuren arteko harrizko zubiaren berreraikitze lanan azken orduko berriak. Harrizko zubia izan arren, azpiko zimenduak zurezkoak izaten dituzte horrelako zubiek eta xomorro egurjale batek eragin zuen, 2018-ko udan zubiak behera egitea. Ingeniari eta arkitektoentzat erronka handia ari da izaten zubiaren berritzea eta orain, harrizko zutabeen azpian zementuzko zimenduak jarri dizkiote. Horretarako, zubiari eusteko burdinezko egitura handi bat jarri zioten gainean eta harriak banan-banan kendu, zenbakiak jarrita gorde eta berriro jarri dituzte.

Zaila bezain ikusgarria ari da izaten zubia berritzeko prozesua eta obraren ondoan jarrita daukaten informazio kasetara ere jendea erruz ari da bisitan joaten. Han maketa, plano eta abarrak ikusteko aukera dago.

Bereziki zubiaren Mutrikuko aldean bizi direnak daude zubia bukatzeko desiatzen, Mutriku baino askoz hurbilago dutelako Deba eta zubirik gabe, itzuli handia egin behar dutelako herrira joateko.

Josu Marotok esan digunez, apirilerako oinez zeharkatzeko moduan izango da Deba eta Mutrikuren arteko zubia. Ondare izendatutako zubia da eta garai batean autoz ere zeharkatzen zen arren, aspaldian oinezkoentzat bakarrik da zubi hori.