Itxi

Faktoria magazina

Azterketa

Semaforoek oinezkoak diskriminatzen dituzte

GORKA OTAEGI | EITb Media

Euskal hiriburuetako semaforo asko arriskutsuak dira oinezkoentzat. Ondorio horretara iritsi gara Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko semaforodun bidegurutzeak aztertu ostean.

  • Semaforoek denbora gutxiegi ematen diete oinezkoei

    Semaforoek denbora gutxiegi ematen diete oinezkoei

    14:12 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bilbon, bada semaforo bat 23 segundo eskas ematen dituena zazpi erreiko etorbide zabala oinez zeharkatzeko; Gasteizen, Euskal Herria etorbideko semaforo batek oinezko eta txirrindulariak erdibitzaile estu batean pilatzen ditu; Donostian, semaforoak bat-batean aldatzen dira oinezkoak oraindik errepide erdian daudenean... Euskal hiriburuetan ohikoak dira auto gidarien mesedetan oinezkoak diskriminatzen dituzten semaforoak. Zenbat denbora ematen diete autoei? Zenbat oinezkoei? Poliki dabilen jendeak gurutza al ditzake hiriburuetako semaforodun zebrabideak?

Galdera horiek zifra eta datuekin erantzun ditugu aste honetako Hurrengo Geltokia tartean. Bertatik bertara aztertu ditugu Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñeko semaforoak, eta ondorio esanguratsuak atera. Ondoren, LEBER mugikortasun aholkularitzako Lasier Herrero ingeniariak semaforoak nola programatzen dituzten azaldu digu. Entzun erreportajea.