Faktoria
Politikaria, betirako ofizio?
Politikariarena betirako ofizioa izan daiteke edo aldi baterakoa da eta politikoak birziklatu beharra dauka?
Espainiako alderdi popularrean sortu den gerrak Pablo Casado eta Isabel Diaz Ayusoren etorkizun politikoa zalantzan jarri duen egunean galdera planteatu du Aritz Agirrek "Jin eta joan" tartean: zenbat iraun beharko luke politikariaren lanaldiak?
-
Politikariarena, betirako ofizioa ala aldi baterakoa?
14:28 min
Politikariaren bizitza profesioanala, betirako ofizioa da, funtzionario baten gisa ala aldi baterakoa? Zein curriculum eskatu behar zaio politikariari eta zenbateko soldata jaso beharko luke? Goi funtzionario baten adinako irabazia ala askoz handiagoa? Eta zenbateko iraupena izan beharko luke zerbitzu publiko horrek? Epe mugarik jarri behar al zaio?
Espainiako PP barruan krisi sakona piztu den egunean galdera horiek eta beste hainbat jarri dizkigu mahai gainean Aritz Agirrek, "Jin eta joan" tartea. Politikari ohien iritzia jaso du: Podemoseko Nagua Alba, EAko Begoña Errasti, Geroa Baiko Koldo Martinez eta UPyDko Gorka Maneiro. Jardunean diren Itsaso Berrojalbiz jeltzalea eta EH Bilduko Pernando Barrena europarlamentariaren gogoeta ere bai, eta Arantxa Elizondo zientzia politikoetako EHUko irakasleak deskribatu digu zein diren bere ustez politikari batek bete beharko lituzkeen baldintzak.