Faktoria magazina
Arreta Gabeziaren Nahasmena
Jexux Mari Guzman: "Eskolan beti esan zidaten alperra nintzela, baina orain badakit AGNHduna naizela"
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Jexux Mari Guzman beasaindarrari 30 urterekin diagnostikatu zioten arreta gabeziaren nahasmena eta hiperaktibitatea. Momentu horretan ADAHIgi elkartea ezagutu zuen, Gipuzkoako Elkartea, eta gurekin Maddi Berasategi, elkarteko psikologoetako bat ere izan dugu.
-
Jexux Mari Guzman/ Maddi Berastegi
18:10 min
Jexux Mari Guzmanek 41 urte ditu eta umetatik nabaritzen zen bere baitan zerbait ez zegola ondo. Eskola garaian alpertzat jotzen zuten irakasle zein ikaskideek, eta horrek baztertua izatera eraman zuten, besteak beste. Nerabezaroan arazoak ugaritu egin zitzaizkion, eta 30 urterekin arreta gabeziaren nahasmena eta hiperaktibitatea diagnostikatu zioten. Ordutik, motxila horrekin beti bizi beharko duela badakien arren, arazoa kudeatzeko tresna gehiago dituela aitortu digu, eta itxaropenerako deia zabaldu nahi izan du.
Guzmanek egin duen ibilbide horretan, ADAHigi, Gipuzkoa Arreta Gabeziaren eta Hiperaktibitatearen Elkartea oso lagungarri izan zaio, eta alde profesionala ezagutzeko Maddi Berasategi psikologoa ere gurekin izan da. Gainera, Ainize Berrotaran, nahasmena duten bi huarren amaren kasua ere ezagutu dugu.