Itxi

Faktoria

ETXEGABEAK

Garazi Montuschi: "Gure alboan lo egiten dutenean etxegabeek babesa sentitzen dute, oso eskertuta daude"

MIkel Yarza | EITb Media

Hiritarron Harrera Sareko kideak Donostiako kaleetan lo egiten ari dira, etxegabeen alboan, aterperik gabe dauden 200 pertsonatik goraren egoera salatzeko. Bilboko Atxuri auzoan, berriz, kantxen itxieraren ondotik etxegabeak babesgabe geratu izana salatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak.

  • Etxegabeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkupeetan. Argazkia: Hiritarron Harrera Sarea

    Etxegabeak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren arkupeetan. Argazkia: Hiritarron Harrera Sarea

    16:14 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hirugarren ostegunez segidan, Donostiako Hiritarron Harrera Sareko kideek elkartasun ekimena antolatu dute. Etxegabeen alboan egin dute lo eta gosaria prestatu diete biharamunean, aterpetxe baten faltan. Garazi Montuschik, Hiritarron Harrera Sareko kideak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan azaldu duenez, "La Sirena aterpetxeak negu osoan irekita egon behar du eta baliabide gehiago behar dira, bai Donostian eta bai inguruko herrietan, kale egoeran aurkitzen diren pertsona guztientzat". Negu honetan, La Sirena aterpetxea 10 egunez soilik ireki dute, izozte arriskua dagoen egunetan. Donostiako Udalari eskaria luzatu diote kalean bizi diren 200dik gora etxegaberen egoera bideratu dezan.

Bilboko Atxuri auzoan ere mobilizazioak antolatu zituen atzo Bizkaiko Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak, kalean lo egiten duten pertsonei "harrera duina" bermatzeko eskaria eginez. Bilboko Udalean atzera bota dute Atxuriko kantxetan ezarritako hesiak kentzeko mozioa. Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko Luis Rodriguezen esanetan, poliziaren presentzia auzoan "nabarmen areagotu da" azken asteetan eta etxegabeen egoerak okerrera egin du: "suizidio ahaleginik ere izan da".