Itxi

Faktoria

Markesinak aztergai

Zergatik dituzte markesinek hainbeste zirrikitu eta hain eserleku gutxi?

GORKA OTAEGI | EITb Media

Nork diseinatzen ditu autobus markesinak? Zergatik dira hain irekiak euritik eta haizetik babestu behar bagaiuzte? Zergatik dituzte hain eserleku gutxi? Garraio publikoko erabiltzaile askok beren buruari galdetzen diotena erantzun dugu aste honetako Hurrengo Geltokian.

  • "Markesina digitala" Gasteizen

    "Markesina digitala" Gasteizen

    13:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euritik, haizetik, eguzkitik... babesteko eginak dira, baina, erabiltzaile askoren arabera, ez dute beren helburua lortzen. Jende askok ez du ulertzen nola den posible haizetik babesteko elementu batek zirrikituak izatea, zergatik dituzten hain eserleku gutxi... Autobus markesinen diseinua ulertu eta aztertzeko gakoak eman dizkigute JOMA hiri altzarien fabrikako administrari Txomin Gallastegik eta Dbuseko marketing arduradun Esti Uriak. Etorkizuneko markesinak nolakoak izango diren ere aztertu dugu.