Faktoria
Teknologia berriak
Metabertsoa: negozio borobila? edo FOMO sindrome hutsa?
JOne Larrañaga | EITb Media
Errealitate birtualak eta benetakoak bat egingo ote duten jakiterik ez badago ere, konpainia handiak sekulako inbertsioak egiten ari dira Metabertsoan. Borja Calvo, EHUko informatika irakaslea, Maria Madarieta Virtualware-ko bezero zuzendaria eta Amaia Ormaetxea ekonomia kazetaria aritu dira gaiaz.
-
Errealitate areagotua eta inmersio esperientziak batu nahi ditu metabersoak
24:16 min
FOMO: Fear of missing out of opportunities. Trena galtzeko, aukera galtzeko sindromea izendatzeko erabiltzen da ingelesezko akronimo hori. Eta Maria Madarieta Basuriko Virtualware errealitate birtualeko enpresako bezero arduradunaren arabera, metabersoa hori baino ez da oraindik. Ez dago nahikoa teknologiarik Sillicon Valleyko negozio buruek irudikatu eta, batez ere, Mark Zuckerbergek bultzatu nahi duen mundu birtual hori errealitate bihurtzeko.
Amaia Ormaetxea Expansion egunkari ekonomikoko kazetari adituak xehetu duenez, Metak bere diru sarrera guztiaren ia laurdena jarri ditu proiektu honetan eta espero du publizitateari esker soilik 85.000 milioi dolar jasoko dituela trukean. Iragarpen batzuk diote, hemendik bost urtera, enpresen % 70 egongo dela metabersoan eta 2030ean jendeak denbora gehiago pasako duela metabertsoan errealitatean baino. Iraultza hori, baradigma aldaketa hori, oraindik balizkoa eta birtuala den arren, bene-benetakoa da enpresa handiak mundu birtual horretan egiten ari diren inbertsio izugarriak: entretenimenduaren munduan, lehendik; saltokietan bereziki eta, indar handiz, esate baterako, higiezinen negozio birtualetan.
Borja Calvo EHUko informatika irakaslea izan da metabertsoari buruzko tartea osatzen lagundu digun hirugarren ahotsa.