Itxi

Faktoria

Elkarrizketa-Durangoko alkatea

Garrastatxu: "Alkate bezala borroka feministarako beste tresna batzuk ditudala konturatu naiz"

I.I.B. | EITb Media

Emakumea, feminista eta alkatea. Hala definitu du bere burua Ima Garrastatxu Durangoko alkateak, eta, beraz, eskura beste erreminta batzuk dituela politika feministak gauzatzeko. Kristalezko sabaiak, lanean eta etxean ez ezik, politikagintzan ere badaudela ohartarazi du Garrastatxuk.

Ima Garrastatxu

Emakumeen Nazioarteko Egunean, "Faktoria" berezia Durangotik egin dugula baliatuta, Ima Garrastatxu alkateak martxoaren 8a borroka eguna dela aldarrikatu du: "Emakumea, feminista eta alkatea naiz". Politikan jardunez, eta behin Durangoko alkate dela, ohartu da dagoen tokitik beste tresna batzuk dituela borroka feminista aurrera eramateko. Gaur gaurkoz, kristalezko sabaiak egon badaudela salatu du Garrastatxuk. Bere aburuz, ikusi besterik ez dago azkenaldian LABI batzordeko gizon eta emakumeen ordezkaritza kopurua. Hortaz, lanean, etxean zein politikan, espazio guztietan behar du emakumeak presentzia gehiago.

Gertuko gaiak

Bi gai jarri ditu mahai gainean, tokian tokiko erakundeko buru izanik. Lehenik eta behin, Durangoko trenbide zaharreko proiektiuaz harro hitz egin du. Prozesu parte-hartzaile aitzindaria izan dela uste du Garrastatxuk, eta herritarrak ongi erantzuten ari direla dio. Bestetik, arduratuta hitz egin du Durangoko aire kalitatearen inguruan. Bentzeno maila altuak erregistratu dira azkenaldian, nahiz eta aurreko urteetan baina datu hobeak diren. Jaurlaritzari bilera eskatu eta irtenbideak exijituko dizkiola aurreratu du alkateak, durangarren osasuna eta aire kalitatea "gai garrantzitsuak" direlako.