Itxi

Faktoria magazina

Igelaren jokoa

Igelaren jokoari hautsak kenduz

Ane Albisu | EITb Media

Donostiako eta Arrasateko burdindegi banatan salgai aurkitu dugu igelaren joku klasikoa. Gutxi saltzen den arren, herri eta auzo askotatik idatzi digute jolas hori bizirik dagoela adieraziz.

  • Igelaren jokoa erakuslehioan

    Igelaren jokoa erakuslehioan

    11:40 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Urbieta kaleko Oria burdindegiko erakusleihoan ikusi eta jolas klasiko honekin oroitu gara "Faktoria"n. Oria burdindegiko Javier Oriak esan digu garai batean hemen lortzen zutela, baina hemengo lantegiak itxi eta Castillako errementari batek egindakoa saltzen dutela.

Arrasateko Arregi lantegian egiten zituztela jakin ondoren, Arrasateko Aldebi burdindegian galdetu eta bakar bat badutela adierazi digu Jokin Orobengoa Guridik.

Azkenik Madalen Goiria EHUko irakasleak kontatu digu bere etxean badutela igelaren jokoa eta oso dibertigarria dela, aspaldian utzi samarrik duten arren. Oroitu dizkigu Zornotzako San Bartolome auzoko jaietan egiten den igelaren joko txapelketa eta tren geltokiaren ondoan zegoen Atxuri tabernan zuten igelaren jokoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena