Faktoria magazina
Minbizia metastasia
Maika del Rio: "Inoiz ez naiz damutuko. Beti jakingo dut borroka egin dudala eta saiatu naizela bizitzen"
Maika del Riok borroka askoren ondoren lortu du metastasia dutenei ematen zaien "Talazoparib" botika. Atzo hasi zen pilula hartzen. Legean jasota dagoen "erabilera errukiorra"ren bideari heldu behar izan dio horretarako, kimioterapia emateari utzi ondoren, tratamendurik gabe geratu zelako.
-
Maika del Rio, Gasteizko gure estudioan
13:26 min
Maika del Rio, Legazpin jaio eta Gasteizen bizi den 48 urteko emakume borrokalaria izan dugu "Faktoria" saioan. Duela 12 urte bularreko minbizia dignostikatu zioten (orduan ere mamografia egiteko erregutu ondoren), ebakuntza eta tratamenduak jaso eta sendagiria jaso zuen. Baina handik bost urtera lepoan handitutako ganglio batek eman zion metastasiaren seinalea. Kimioterapiaren bidez tratamenduan aritu ondoren, bukatutzat eman ziotenean, etsi beharrean borroka egitea erabaki zuen eta beste botika batzuk probatzeko eskaria egin zuen. Bide luze eta borroka askoren ondoren, lortu du botika berria probatzea. Atzo bertan hasi zen pilula hartzen. Zelulen DNA-ri zuzenean eragiten dion botika omen da Talazoparib.
Legean jasotako "erabilera errukiorra" ren bidetik onartu diote botika berria probatzea. Erabilera hori zer den azaldu digu Maika del Riok, borroka horretan sareetan zabaltzeko egin behar izan duen bideoa aipatu digu eta honetan guztian bidelagun duen Itziar Arozena ere alboan izan du gaurko elkarrizketan.