Faktoria magazina
Menpekotasunak eta Zesta Punta
Arkaitz Aguerretxe: "Adikzioetan prebentzioa beranduegi ezartzen da, tamalez"
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Baionako BIZIA mendekotasunaren aurkako osasun zentroa da, eta Arkaitz Aguerretxek neuropsikologoak urteak daramatza adikzioa duten pertsonekin lanean. Gainera, bere aisialdian zesta puntarekiko zaletasuna du, eta horrek, gaur egun pilota partidetan komentarista lanak egiten ditu.
-
Arkaitz Aguerretxe
18:46 min
Arkaitz Aguerretxe baionarra da, eta urteak daramatza droga-menpekotasuna duten pertsonen bizitza hobetu nahian. Neurologia, psikologia eta farmakologia ikasketak ditu eta "Bizia" osasun zentroan egiten du lan. Gaur egun pandemiak adikzioetan izan duen eragina zein den galdetuta, kontsumoa utzi nahi zutenen erabakia atzeratzea ekarri duela esan digu, besteak beste. Bere lan nagusia osasun zentrokoa den arren, Donibane Lohitzuneko pilotalekura sarri joaten da zesta punta partidetan komentarista lanak egitera eta egun, Frantziako Canal+ katerako egiten ditu lan hauek.