Faktoria magazina
Ziklikotasuna
Ana Valles: "Hilerokoak ez du kalterik sortzen, beste faktore batzuen ondorioak dira minak"
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Ana Valles psikologoa, sexologoa eta terapeuta menstruala da, gaur egun, "Gorputza da bidea" elkarteko kidea. Hilerokoak gure gorputzean eragiten duenaz ez ezik, gorputza entzutearen eta onartzearen garrantziaz mintzatu gara berarekin.
-
Hilerokoa
20:21 min
Ziklikotasunari buruz hitzaldiak ematen ditu Ana Vallesek, eta oraindik ere hilerokoaren inguruan dauden tabu, okerreko uste eta konnotazio negatiboak ezabatzeko beharra azpimarratu digu. Vallesekin ez ezik, aurpegi ezagunen ahotsak ere bildu ditugu, eta hilerokoarekin izan duten, eta gaur egun duten harremanaz aritu gara, Danae Riaño aktore, Lide Hernando eta Sara Zozaya musikariekin, Ana Ramos kazetariarekin, eta Arantxa Urretabizkaia idazlearekin.