Itxi

Faktoria

Eskola jazarpena

"Sufrimendu asko dago eskoletan. Eta tratatu egin behar da, bullyinga izan edo ez"

JOne LArrañaga | EITB Media

Aurreko ikasturtean 966 salaketa ikertu zituen Hezkuntza sailak Euskadin eta ebatzi zuen, horietatik, 129 izan zirela jazarpen kasuak. Datu horien atzean zer dagoen xehetu digute adituek, hezkuntza arduradunek, irakasleek eta prozesua minez bizitu duen guraso batek.

  • .

    .

    26:22 min
imagen player
imagen player
imagen player

2020-21 ikasturtean ia 1.000 alditan salatu zen beste hainbeste ume jazartzen ari zirela eskolan. Protokoloa zabalduta, azkenean, Hezkuntza sailak ebatzi zuen horietatik 129 izan zirela jazarpen kasuak. % 10eko prebalentzia horrek zer erakusten du? Edozeri deitzen zaio bullyinga eta, beraz, gaindimentsionatuta dago? Edo eta gero eta sentsibilizazio handiagoa da eta horregatik salatzen dira gehiago?

Galdera horiei erantzunez aritu dira "Faktoria"n Manu Matxinbarrena EHUko doktore eta aditua, Aitor Albizu Hezkuntza saileko Bizi-ikasi ekimeneko arduraduna eta Ane Jalon Andoaingo ikastolako Kiva programaren arduraduna. Denak bat etorri dira esanez arazoa handia dela, etengabe aldatzen ari den arerioa dela eta sufrimendu handia dagoela eskoletan. "Bullyinga izan edo ez, tratatu egin behar da", esan dute.

Protokoloaren mugak ere onartu dituzte eta horrekin lotuta, lekukotza indartsua eman du Leirek, lehen hezkuntzako ikasle baten amak: "Berdin zait zein izen jartzen dioten" esan du, baina uste duela kasuak atzeman eta bideratzeko erremintak ez direla nahikoak.