Itxi

Faktoria magazina

LODIFOBIA

Maddi Gutierrez: "Pertsonen balioa gure gorputzaren pisuaren arabera ezartzen da lanean eta harremanetan"

MIkel Yarza | EITB Media

'Lodifobia gorpuztua' izeneko ikastaroa jarri dute maertxan Maddi Gutierrez eta Leire Murguialday psikologoek. Gogoeta egin nahi dute pertsona lodiek pairatzen duten egiturazko indarkeriaren inguruan eta errespetuan oinarrituriko espazioak eta alternatibak eraiki.

  • Maddi Gutierrez, 'Lodifobia gorpuztua' ikastaroko gidaria.

    Maddi Gutierrez, 'Lodifobia gorpuztua' ikastaroko gidaria.

    13:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Pertsona lodiek pairatzen duten egiturazko indarkeriaz mintzo da lodifobia. Maddi Gutierrez psikologo donostiarrak azaldu du pertsona lodien aurkako indarkeriak zer nolako eragina duen alor emozionalean eta identitate pertsonalaren eraikuntza. Loditasuna, osasuna, feminismoa, hezkuntza eta lodiaktibismoa izan ditu hizpide, Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan.