Faktoria magazina
Musikaz bizi
Iker Villa: "Fisika eta musikaren artean aukeratu behar izan nuen, eta ez naiz damutzen"
Ainhoa Urretabizkaia | EITb Media
Hogeita sei urte dauzka, baina Iker Villaren izena hainbat proiektura lotu genezake; Goazen! telesailean eman zuen jauzi handia, baina horren aurretik eta ondoren ere musika munduan egindakoek poz handiak eman dizkiote.
-
Iker Villa
23:12 min
Barakaldon jaio eta oso gaztetatik arte eszenikoekiko zaletasuna azaldu zuen Iker Villak, eta besteak beste, kontatu digu Eneko Axpek, "Faktoria"ko kolaboratzaileak, hip hop mundua zabaldu ziola. Ordutik, Revolta Permanent taldea sortu eta gaur egun STR rekin lehen diskoa atera eta aurkezpen bira egiten ari dira. Musika munduan ez ezik, aktore lanetan ere aritu izan da; Goazen! telesailean lanean aritu zen, eskola ona izan zela aitortu digu eta, baita, lagun onak egiteko lekua ere.