Faktoria
Adierazpen askatasuna
Indiako kasta baxuenetako emakumeak, kazetari, eurak hitza hartuta
'Kahabar Lahariya' Indiako bazter bazterrenean dauden andreek sortu, egin eta zuzentzen duten Indiako komunikabidea da. Kavita Bundelkandi komunikabidearen sortzailea Blbon da egunotan
-
Kavita Bundelkandi komunikabideko sortzailea eta Kavita Bundelkandi zinemagilea
5:45 min
'Khabar Lahariya' Indiako kasta baxuenetako, bazter bazterrenean dauden emakumeek sortu, egin eta zuzentzen duten Indiako komunikabidea da. India iparraldean, Udar Pradesh eskualdeko Banda hirian sortu zenuten orain 20 urte. Lau orri eskas zituen sortu zenean. Gaur egun, paperezko euskarria utzia dute, baina euren albiste eta elkarrizketek, milioika ikusentzuleko audientzia dute. webgune eta sare sozialen bitartez. Kavita Bundelkandi sortzailea Bilbon egiten ari den giza eskubideen batzarrean izan da Priya Thuvassery zinemagilearekin batera.