Faktoria magazina
Autismoarekin bizi
"Bizilagunak ertzainak bidali dizkit gure familiaren ezaugarriak onartzen ez dituelako"
GORKA OTAEGI | EITb Media
Bizilagunarekin duen oinazea kontatu digu Aintzane Muguruzak. Goiko solairuko auzokideak "ez du onartzen" Aintzaneren seme Enekok autismoa duela eta horrek, tarteka, krisiak eragiten dizkiola (oihu eta kolpeak, besteak beste). "Egoera ulertu beharrean, mehatxu egin eta ertzainak bidali dizkigu"
-
Autismoa duten pertsonen eta euren bizilagunen arteko harremana aztertu dugu
11:51 min
Gauerdia pasata, Aintzaneren semeak krisialdia izan du. Tarteka gertatzen zaion bezala, garrasika eta kolpeka ibili da diagnostikatua duen autismoaren eraginez. Aintzanek salau du bere bizilagunak, egoera ulertu beharrean, mehatxatu eta ertzainak bidali dizkiela. Nola jokatu horrelako gatazken aurrean? Alaitzen testigantza entzun ostean, erantzun bila jo dugu Gautena elkarteko familiei laguntzeko zerbitzuaren arduradun Jimmy Brosa-rengana.