Itxi

Faktoria

Eukaliptoa Bizkaian

Amaia Antxustegi: "Azken urteetan egin den eukaliptoaren gehiegizko landaketari aurre egin nahi diogu"

P.G. | EITb Media

Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur onartu dute eukaliptoaren landaketa mugatuko duen mendi arauaren moldaketa. Indarrean sartu orduko debekatu egingo da 2025eko amaiera arte eukaliptoz ordezkatzea beste edozein zuhaitz mota.

  • Bizkaian baso eremuaren %60 pinua edo eukaliptoa da. 2020ean, eukaliptoa, %15,6 zen.

    Eukalipto basoa. Argazki: Rikardo Agirregomezkorta

    4:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Bizkaiko Batzar Nagusiek gaur onartu dute eukaliptoaren landaketa mugatuko duen mendi arauaren moldaketa. Gaurko arau aldaketa eta gero eta 2025 arte ezingo da bestelako zuhatzaik kendu, eta haien ordez eukaliptoa landatu. Debekua indarrean izango da mendi arau osoa berritu arte. harek finkatuko du baso politika  berria.

Gaurko arau moldaketaren bitartez, azken urte hauetan izan den eukaliptoaren gehiegizko  landaketari aurre egin nahi izan zaiola esan du "Faktoria"n, Amaia Antxustegi Bizkaiko Ingurumen eta Landa Eremuko foru diputatuak. Kolore guztietako basoak plataformako kideentzat ordea, berandu iritsi da eta ez da nahikoa.  Debekualdia ondo egon arren bestelako  baso kudeaketa eskatu du Urtzi Goitiak. "Bertako basoa bertako espezieekin sustatuko duen mendi legearen sakoneko aldaketa eskatzen dugu, egurra sortzeko eredu berri bat non lur zorua gorde eta babestuko den".

Basoa basogintza elkarteen fundazioak ere ez du begi onez ikusi gaurko arau moldaketa. Aitor Onaindia zuzendari teknikoak onartzen du gizartean jende asko dagoela beste modu bateko basogintza nahi duenam, baina ez du zilegi jo gustuko ez dutena galaraztea: "Ez da era zuzena inorren lurretara joan eta zer egin behar duen eta zer ez esatea". Eskaria egin dio Foru Aldundaiari, eukaliptoa ekoitzi nahi ez badu, alternatibak eskain ditzan merkaturatzeko.

Mendi lege berriari begira, Bizkaiko ingurumen foru diputatuak oreka bilatu beharra azpimarratu du: "Baso kudeaketa jasangarria izan behar du Bizkaiak, produktiboa, ingurmena babestuko duena eta gizartearen jarduera ere kontuan hartuko duena. Baso politika berri bat osatu behar da".

 Bizkaian baso eremuaren % 60 pinua edo eukaliptoa da. 2020an, eukaliptoa % 15,6 zen.