Faktoria magazina
Dantza ''Studio24''
Iker Murillo: "Musukoa kentzean ohartu gara dantzariek aurpegiko espresioa galdu dutela"
Ane Albisu | EITb Media
Iker Murillo dantzari pasaitarra batez ere dantza irakasle dabil orain "Studio24" zentroan, baina dantza proiektu berria ere badu esku artean: Josu Okiñena pianojolearekin Lanzaroten uztailean "Jameos del Agua"n grabatuko dute, balleta eta pianoa uztartuz eta Iraia Oiartzabalen jantziekin.
-
Iker Murillo
20:15 min
Iker Murillo dantzari pasaitarrak 24 urte munduko hainbat dantza konpainiatan egin ondoren, duela bost etxera itzultzea erabaki eta bere herrian "Studio24" dantza estudioa ireki zuen Vitali Safronkine dantzari eta koreografo errusiarrarekin batera (bide batez, bere senarra dena). Oso pozik eta lanpetuta daude eta irakasle izateari gustua hartuta eta "irakasle ona izateko pazientzia ezinbestekoa dela ohartuta".
Apirila dantzaren hilabetea izaten da (29 an izango da Nazioarteko Dantzaren Eguna) eta emanaldi askoko hilabeteak dituzte orain. Ilusio handiz ari dira prestatzen, bestalde, denbora luzez landutako proiektua: Josu Okiñena piano jotzaile ezagunarekin uztailean Lanzarotere joango dira ballet eta piano emanaldi berezi bat grabatzera. "Jameos del Agua" izeneko leku berezian grabatuko dute Iraia Oiartzabal-ek egindako jantziekin. Gero itzuli bat egiteko asmoa ere badute.