Itxi

Faktoria

Saio berezia Paristik

Frantziako presidente berria aukeratu atarian, "Faktoria", Parisen

I.I.B. | EITb Media

Iñaki Guridi taldearen gidari, Emmanuel Macron eta Marine Le Penen bigarren itzulia aztertu ditugu. Batak eta besteak egin duenaz, eta irabaztekotan egin dezakeenaz aritu gara solasean zenbait gonbidaturekin.

  • Faktoria, Parisen.

    Faktoria, Parisen.

    57:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gonbidatu eta adar askoko solasaldia osatu du Euskadi Irratiko '"Faktoria"ko lantaldeak Paristik egindako saioan. Frantziak datozen bost urteetan izango duen presidentea aukeratu bezperan, mahai-ingurura gerturatu dira Ortzi Murua abokatu eta zientzia politikoetan espezializatua, Jorge Berné itzultzailea eta Maite Ubiria kazetaria. Hauteskunde hauetan gertatuko denaz eta hautagai bakoitzak islatzen duenaz hizt egin digute.

Emmanuel Macronek eta Marine Le Penek lortuko dituzten emaitzen esperoan Antton Rouget ikerketa kazetaria ere gerturatu zaigu, ustelkeriak hauteskundeetan eta Macronengan izan duen oihartzunaz. Horrez gain, Euskal Herriko begietatik ere begiratu eta egin dute irakurketa Iñigo Leturia injeniariak iparraldetik, eta Yasmine Khrisek, Marseillan jaioak, errotuta dagoen Iruñetik. Horrez gain, azken bi urteotan herritaren bizitzak aldatu dituen pandemiak eta honi aurre egiteko kudeaketak izango duenez islarik emaitzetan, Aitor Santi Parisko ZIU batean fisioterapeuta dena ere izan da Euskadi Irratiko mikrofonoetan.