Itxi

Faktoria

Marketinaren etorkizunaz

Alex Gibelalde: "Kontua ez da soilik bezeroen poltsa handitzea, sartzen direnak ondo zaintzea baizik"

P.G. | EITb Media

Telefono konpaniaz, argindar enpresaz edo aseguru-etxez aldatzea hain erreza den honetan, bezeroei eusteko marketin estrategiak nola aldatu diren aztertu dugu Alex Gibelalde marketin digitaleko aholkulariarekin eta Leire Trebiño Laboral Kutxako aseguru adituarekin.

  • Alex Gibelalde eta Leire Trebiño

    Alex Gibelalde eta Leire Trebiño

    19:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Garai gero eta aldakorragoak bizi ditugula adierazi dute Alex Gibelaldek eta Leire Trebiñok. Biek ala biek diote  bezeroak asko aldatu direla onartu dute eta horrek marketin estrategiak aldatzera behartu dituztela. Google, Twitter, HBO eta Storytelen marketin ardurak izan dituen Alex Gibelaldek adibide gisa jarri du entretenimendu digitalaren mundua: "Aldaketa handia dago harpidetzaren munduan. Lehen obsesioa zen harpidetza kopurua handitzea eta orain konturatu gara, ez dela soilik handitze kontua, sartzen direnak ondo zaintzea baizik. Lehen ez zen ibertsiorik egiten horretan".

Laborak kutxako aseguru adituak bere aldetik erantsi du bezeroa bera ere asko aldatu dela: "Harremanak digitalak ere badirelako orain eta bezeroak informatuagoak badaudelako" eta  iragarri du garai aldakor hauetan, "etapak gero eta laburragoak izango direla eta estretegiak errealidade berri horretara egokitzeko prest egon behar dutela.Aseguruen munduan, fideltasunak garrantzi berezia du urtero berritu behar direlako".

Marketin estrategiatan dagoen aldaketa nagusietako bat bezeroen taldekatzea da. Alex Gibelalderen hitzetan, "taldekatzea bakarrik ez, pertsonalizazioa ere garantzitsua da, bezeroei buruz jasotzen ditugun datuek hori posible egiten dutelako". Leire Trebiñok prezioa bakarrik hobesten ez dituzten bezeroak jarri ditu jomugan, "prezioari bakarrik begiratzen diotenak beti prest daudelako konpaniaz aldatzeko".

EHUko soziologia irakasle Juan Antonio Barrenetxea eta  Beñat Urrutikoetxea Mondragon Unibertsitateko Bzikaia Berrikuntza faktoriako coach-aren iritziak ere bildu ditugu. Barrenetxearen hitzetan belaunaldi berrien etorrerak dena irauli du eta harerman pertsonalen desagertzeak erraztu egin du bezeroen "desleialtasuna". Beñat Urrutikoetxeak bere aldetik, marketinak BIG DATArekin duen lotura azpimarratu du, datuak bildu bakarrik ez datu baliotsuak jasota, etorkizunean zer gerta daitekeen aurreikusi daitekeelako..