Itxi

Faktoria

Izatezko bikoteak

Parekatu al dira ezkondutakoen eta izatezko bikoteek lege aldetik dituzten eskubideak?

Oihane Yustos | IETb Media

Auzitegi Gorenak alarguntasun pentsioa jasotzeko baldintza jarri die izatezko bikoteei. Zertan aldatzen ditu erabaki berriak eskubideak? Erantzuna, "Faktoria" albistegian.

  • Izatezko Bikoteak

    Izatezko Bikoteak

    13:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Auzitegi Gorenak doktrina ezarri du: alarguntasun pentsioa kobratu nahi badute, izatezko bikoteek harreman mota hauek arautzen dituen errondan izena eman behar dute. Orain arteko jardunbidea aldatzen du erabaki berriak, elkarbizitza agiriekin onartu izan dutelako izatezko bikoteen alarguntasuna. Lege ikuspegitik eskubide berak al dituzte izatezko bikoteek, ezkongabeek eta ezkondutakoek?

Adituekin landu dugu gaia "Faktoria" albistegian. Ixusko Ordeñana EHUko zuzenbide prozesaleko irakasleak eman dizkigu argibideak eta jakin beharrekoak erantsi dituzte Elena Lana abokatuak eta Javier Arrieta Deuston Zuzenbide irakasle denak.