Faktoria
Lontxo Zubeldia
"Ez dakit zenbat aldiz zigortzen gintuzten, baina lehengoari eutsi eta euskaraz jarraitzen genuen"
I.I.B. | EITb Media
"En la escuela no tengo que hablar vasco" esaldia mila aldiz idatzi zuen eskolako koadernoan Lontxo Zubeldia bedaioarrak 1966an. Lagunen artean euskaraz egiten zutela eta, irakasleak zigor modura ezarritako lana orain topatu du. Kike Amonarrizen eskuetara iritsi eta oihartzun handia izan du.
-
"En la escuela no tengo que hablar vasco" 1000 bider idatzita. Argazkia: Kike Amonarrizen Twitter
7:45 min
Bedaion 1966an Lontxo Zubeldiak beteriko zigorra bolo-bolo dabil sare sozialetan. "En la escuela no tengo que hablar vasco" esaldia mila bider idatzi behar izan duen, andereñoak lagunekin euskaraz entzun eta zigor modura jarri ondoren. Euskara zen 100 biztanle inguru zituen Bedaioko haurren hizkuntza, eta zigorrei entzungor eginda lagunen artean euskarari eusten ziotela kontatu digu Euskadi Irratiko "Faktoria"n.
13 urte zituen orduan Lontxo Zubeldiak, eta orain topatu du gauza zaharren artean bilatzen ari zela. Eskuz esku ibili da idatziaren argazkia. Kike Amonarriz Euskalzaleen Topaguneko presidenteari iritsi eta sare sozialetan partekatu du, han eta hemen erreakzioak sortuz.