Itxi

Faktoria

Arartekoko espetxeratuen koord

Moreno: "Espetxeen eskumena Euskadira lekualdatuta, unea da justizia errestauratiboan urratsak egiteko"

EITB Media

Roberto Moreno Arartekoaren bulegoko espetxeratuen koordinatzailearekin hitz egin dugu, Bilbon justizia errestauratiboa hizpide nagusi hartutabi egunez egingo duten Kongresuaren atariko.

  • Zaballako espetxeko argazki bat

    Zaballako espetxeko argazki bat. Irudia: EiTB Media

    11:51 min
imagen player
imagen player
imagen player

Justizia errestauratiboari buruzko nazioarteko workshop-a egingo dute ostegun eta ostiral honetan (maiatzak 5 eta 6) Bilbon. Euskal Herrian egindako esperientzia partekatzeaz gain, Europan eta Espainiar Estatuan azken hamarkadan egindako ekimenen berri jaso eta justizia errestauratiboaren aplikazioa orokortzeko unea iritsi dela argi du Roberto Moreno justizia errestauratiboan aditu eta Arartekoaren justizia arduradunak.

Euskadi Irratiko "Faktoria"n azaldu digu nazioartean frogatuta dagoela batez ere baliagarria dela delitu larrien kasuetan. Gurean hori ETAko preso ohien eta biktimen arteko zenbait kasuetan gauzatu da Maixabel filmak ondo erakutsi duenez, baina justizia errestauratiboko zerbitzu publikoan bideratzen diren kasuen % 80 delitu arinak dira gaur egun eta kultura juridiko hori aldatu beharra dagoela uste du Roberto Morenok.

Maixabel filma mota honetako topaketak gizartzeratzeko lagungarria izan dela eta estreinatu zenetik, eskerak ugaritu direla azaldu du Morenok, gaineratuz, espetxeen eskumena Euskadira lekualdatu dela aintzat hartuta, justizia errestauratiboa preso guztientzat ezarri beharko litzatekeela.