Itxi

Faktoria

Jaiotza-tasa, gainbeheran

Jaiotzak gainbeheran: Nola heldu erronka demografikoari?

Milurteko jaiotza-tasarik apalenak ari gara zenbatzen Euskal Herrian eta herritar gehienek nahi baino seme-alaba gutxiago dituzte. Jaiotzen beherakaren arrazoi eta ondorioei heldu diegu Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan.

  • Gurasoko 1,28 ume izaten dituzte EAEn

    Gurasoko 1,28 ume izaten dituzte EAEn

    24:04 min
imagen player
imagen player
imagen player

NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, mendea amaitzerako 11.000 milioi lagun izango gara munduan, baina kontrako bidean dira Europa mendebaldea. Euskal Herrian milurteko jaiotza-tasarik apalenak ari gara erregistratzen (gurasoko 1,28 haur), geroz eta seme-alaba gutxiago izaten dugu eta geroz eta beranduago. Daniel 31 urteko 3D diseinatzailea da, haren bikote Garazi 34 urteko ikaslea. 'Faktoria'n hitz egin dute: "Nahi genuke guraso izan baina ez edozein baldintzaren truke". Eusko Jaurlaritzaren arabera, antzeko egoeran daude herritarren % 52 -egoera ekonomikoa bestelakoa balitz, seme-alaba gehiago izatearen alde-.

Jaiotzen berehakada "krisi larritzat" dutenen aurrean, auzia bere neurrian jartzea hobetsi du Marta Luxan EHUko Demografia doktoreak: "Egungo munduan seme-alabak 20 urterekin izango bagenitu, bestelako arazoak sortuko lirateke, aiton-amona oso gazteak leudekeelako bilobak, seme-alabak eta gurasoak zaintzen". Eta gizartea zahartzeak "demokratizazioa" bistaratzen duela dio, "bizi-itxaropena luzatu dugulako eta bizi kalitatea hobetu". "Garrantzitsua ez da zenbat garen", azaldu du, "baizik eta nola bizi garen eta demografia aldatzeko, ezinbestekoa da errealitate sozioekonomikoa aldatzea". 

Seme-alabak izateko zailtasunek "azalpen ekonomikoak" dituztela erantsi du, ildo beretik, Jon Bernat Zubiri EHUko Ekonomia irakasleak: "Guraso izatearen demokratizazioa falta da, eta jaiotza-politikak hobetzeko bideak ekarri behar du enpleguaren eta lan-harremanen duintzea". Immigrazioaren bidez bilakaera demografikoa hauspotzeaz, Luxanek dio premisa horrek badakarrela tranpa bat: "migratzaileak ez du sorterritik alde egiten nahi duelako, baldintzek derrigortuta baizik", eta sistema horretan oinarritu nahi dugun ala ez pentsatu beharra dago.