Faktoria
Berdintasuna
Angela Rodriguez: "Hileko mingarrien bajek emakumeari estigma dakarkiola dioten mezuek kutsu misoginoa dute"
JOne Larrañaga | EITB Media
Angela Rodriguez "Pam" Espainiako Gobernuko estatu idazkariak "zentzu osoa" duela endometriosia, hormona nahasmendua edo eta obario polikistikoekin lotura estua duten sintomak lege formulaz jasotzea.
-
Angela Rodriguez, Espainiako Gobernuko berdintasun estatu idazkaria
5:19 min
Bihar iritsiko da Ministro Kontseilura Abortuaren legearen erreformaren aurreproiektua. Berdintasun ministerioaren proposamenak jasotzen du 16 urtetik aurrerako emakumeek gurasoen baimenik behar izan gabe haurdunaldia eteteko aukera izango dutela. Baina, zalantzarik gabe, proposamenak jasotzen dituen hilekoaren ondoriozko bajek eragin dute zeresan gehien.
Ministerioak "aukera" eman nahi die, hilerokoa tarteko, min jasanezina sufritzen duten emakumeei, lan bajak hartzeko. Angela Rodriguez "Pam" berdintasun estatu idazkariak "Faktoria"ri adierazi dionez, gripea izateagatik etxean geratzea bezain normala izan behar du horrek. "Ez da estigmatizatu behar", zehaztu du, "eta norbaitek hala egiten badu, argi dago kutsu misoginoa hor dagoela".