Itxi

Faktoria

Sumisio kimikoa

Gorka, sumisio kimikoaren biktima: "Kalean odoletan esnatu nintzen, hortz bat faltan; lapurtu egin zidaten"

OIhane Yusos | EITB Media

Espaniako Toxikologia Institutua osatzen ari den 2021ko delituen memoriaren arabera, iaz izan ziren sexu eraso gehienetan sumisio kimikoa erabili zen. Begoña Bravo Institutuko kimika arduradunak eman dizkigu datuak: "Madrilen aztertu ditugun bortxaketen % 75etan sumisio kimikoa izan zen".

  • Sumisio kimikoa

    Sumisio kimikoa

    23:21 min
imagen player
imagen player
imagen player

Sumisio kimikoarena pentsatu baino zabalduago dagoen praktika. Batez ere sexu erasoetan. "Iaz Madrilen izan ziren eta ikertu ditugun 4 bortxaketetatik hirutan sumisio kimikoa izan zen". Begoña Bravok, Espainiako Toxikologia eta Zientzia Forenseen Institutoko kimika arduradunak aurreratu digu datua. 2021ko delituen memoria prestatzen ari dira eta atal batean sumisio kimikoari eskainiko diote. Sexu eraso kasuetan biktimaren borondatea ezabatzeko sustantziarik erabili ote den ikertzen ari dira eta datuak argiak dira: "Aurkitu dugu alkohola, drogak, psikotropikoak ere bai ...", esan du Bravo kimikariak, "Madrilen pasa den urtean ikertu ziren kasuen % 70-75ean frogatuta dago", eta gainerako Erkidegoetan datuak parekoak direla aurreratu du "Faktoria"n.

Burundanga edo eskopolamina sustantziarik apenas topatu dute, komunikabideetan eta kalean hortaz asko hitz egiten bada ere, eta gogoeta eskatu du: "Askotan ez gara konturantzen zaurgarri egiten gaituzten sustantziak, gertuen ditugunak direla". Alkoholaz ari da Begoña Bravo ikerlaria, kasu gehien-gehienetan aurkitu dutelako.

Euskadiko datuak

Euskadin ez dago ikerketarik eginda baina, beharko litzake. "Argi dago gorantz doan arazo bat dela", esan du Benito Moretin Euskadiko Auzi Medikuntza Institutuko forentseak. "Orain dela 10 urte apenas ezagutzen dugu; beste leku batzuetan, Parisen, adibidez, lehenago hasi zen eta honi buruz ikertu behar da". Memoria eta estatistikarik ez dago Euskal Autonomia Erkidegoan. Bizkaiko klinika forentseak egin zuen azterketa orain urte batzuk, eta hemen ere ondorioak argigarriak dira: "Toxikologia egin zen sexu eraso kasuen erdian sustantziak zeuden, alkohola batez ere, eta psikofarmakoak ere bai".

Gorkaren lekukotza

Sexu erasoetarako erabiltzen ari da sumisio kimikoa, baina ez bakarrik. Lapurretak egiteko ere bai, eta hori da Gorkaren kasua. Duela hiru urte Parisen gertatu zitzaion. Ez du guztia gogoratzen. Iritsi, trasteak hotelean utzi, eta atera egin zen: "Atera nintzen, trago batzuk hartu nituen, zerbait jan nuen, eta gogoan duten jendearekin egon nintzela bakarrik nengoelako, eta gero ez dut gogoan ezer". Badaki dantzaleku batean izan zela, eta, hortik aurrera, ezer ez.

"Esnatu nintzen lurrean, botata eta odoletan nengoen. Kalean. Eta ahoko hortz bat falta zitzaidan". Lainotuta du irudia; badaki norbaitek lagundu zuen hotelera, eta gelan zituen tableta eta arropak lapurtu zizkiola. Ondoren jakin zuen kontu korronteko dirua falta zitzaiola, kutxazaineko irudietan ikusi zuelako: "Nik neronik, bakarrik, nire gogoz, itxuraz, txartela hartu eta 750 euro atera nituen".