Itxi

Faktoria

Defentsa eta armada

Soldadutza berrezartzeari buruzko eztabaida... urruti?

JOne LArrañaga | EITb Media

Europan defentsari buruzko ikuspegian izaten den ikuspegi aldaketaz aritu dira Mikel Reparaz ETBko nazioarteko arduraduna, Ludger Mees EHUko Historia irakaslea eta Iñaki Otamendi Bake-ekintza talde antimilitaristako kidea.

  • Soldadu profesional batzuen kontrako protesta

    Soldadu profesional batzuen kontrako protesta

    23:53 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gerra hotzaren ondoren, Sobiet Batasun ohiaren erorketarekin eta Europako Batasunean egonkortasunak bultzatuta, joan zen desagertzen derrigorrezko soldaduzka 1990. hamarkadan. Gaur egun, Europako Batasuneko 28 herrialdetatik zortzi herrialdetan bakarrik dago indarrean soldaduzka. Baina Ukraniako gerrak lehen kolpean, eta Finlandiak eta Suediak NATOn sartzeko egin duten eskaerak gero, herrialdeen defentsari buruzko ikuspuntuaren aldaketa ekarri dute eta berrindartu egin dute soldaduzka derrigorrezkoari buruzkoari eztabaida. Alemania da, Mikel Reparazen arabera, Europan izaten ari den ikuspuntu aldaketa horren adibide. Hala berretsi du Ludger Mees EHUko historialariak. Nolanahi ere, irakasle alemaniarrak iritzi dio soldaduzka derrigorrezkoa berrazartzeko nahikoa gizarte babesik ez dagoela bere jaioterrian, "ezta urrutitik ere". 

Eta Euskal Herrian? zenbateraino dago urruti eztabaida hori? Iñaki Otamendi Bake-ekintza talde antimilitaristako eta Delás sareko kideak uste du Euskal Herrian badagoela oraindik 90eko mugimendu antimilitaristaren indarra baina defentsa ereduaren kontrako erroetara jotzea dela erronka hemendik aurrera. "Kontzientzia eragozpen mugimenduak lortu zuen defentsa eredua krisian jartzea; gaur egungo gazteek ez lukete derrigorrezko soldaduzka onartuko baina defentsa ereduen kontra egin behar dugu; Yemenerako armak hemendik ez porturatzea lortu da, adibidez; bide hori da hemen indartu behar duguna", esan du.