Faktoria
Debako zubia
Deba eta Mutrikuren arteko harrizko zubia gaur irekiko dute lau urteren ondoren
Ane ALbisu | EITb Media
2018an behera egin zuen zubiak teredo navalis harrak zurezko zimenduak jan zizkiolako. Eraberritze zail eta berezien ondoren iritsi zaio irekitzeko eguna. Bereziki zubiaren Mutrikuko aldean bizi direnek eskertuko dute, Mutriku urrun dutelako eta Debara joateko itzuli handia egin behar izan dutelako.
-
Deba eta Mutrikuren arteko zubiaren itxura berria
6:33 min
Josu Maroto Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare saileko arkitektoak "Faktoria" magazinean baieztatu du gaur zabalduko dutela Debako harrizko zubia. Atzerapenak izan ditu eta zain eta gogotsu zeuden herritarrak zubia irekita ikusteko. Kultur ondare izendatutako zubia da, Deba ibaiaren gainean 1866garren urtean bukatutakoa, lau begiko harrizko zubia. Antonio Kortazar arkitektoaren obra.
Lehenago ere arazoak izandako zubia da, baina 2018 koa izan da larriena. Zubiaren bigarren oinak behera egin zuen nabarmen teredo navalis harrak zurezko zimenduak jan zizkiolako. Berritzeko eta sendotzeko lan zail eta berezien ondoren, dotore geratu da zubia, argiteria berria jarri diote, zorua galtzada-harrizkoa eta gaurtik prest izango da oinezkoak batetik bestera pasatzeko. Oinezkoentzako zubia da, autoentzat bestea egin zutenetik.