Itxi

Faktoria

kazetaritza

Ander Izagirre: 'Potosí'-ren bereziena da ez dakidala noiz bukatuko den'

Jone Larrañaga | EiTb Media

Boliviako meatzariei buruz idatzitako liburuagatik Kapuscinski saria jaso du Polonian.

  • Ander Izagirre kazetari donostiarra

    Ander Izagirre kazetari donostiarra

    4:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Kontatzen diren historien protagonistekin haien bizitzaren zati bat pasa behar dela. Hori zioen Ryszard Kapuscinski kazetari poloniarrak eta horretan saiatu da Ander Izagirre kazetari donostiarra bere jardunean ere. Hala sortu zen Potosí liburua, Boliviako meatzarien bizitza kontatzen duena. Eta, hain zuzen ere, Kapuscinski saria jaso du lan horrek asteburu honetan Polonian. 

Etxerako hegazkina hartu zain zegoela hitz egin du "Faktoria"n. Kontatu du liburu honek duen gauzarik bereziena dela ez dakiela noiz bukatuko den. "Pertsonaiak baino pertsonak dira bertan agertzen direnak. Harreman zuzena dut haiekin eta ez dakit 4. edo 5. aldiz ere ez ote naizen joango Boliviara", esan du.