Itxi

Faktoria

Atzegi

"Gurasoek asko hitz egin izan dute seme-alaben desgaitasunaz baina anai-arrebok ez dugu halakorik partekatu"

M.S. | EITb Media

Desgaitasunen bat dutenen senideek elkartzeko hitzordua egin dute gaur Azpeitiko Basazabalen. Orain arte gurasoek euren artean egin duten sare hori, orain anai-arreben artean sortu nahi dute horrela.

  • Ane Agiriano eta Irune Boo

    Ane Agiriano eta Irune Boo

    13:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Irune Boo Igorren arreba da; Igorrek down sindromea du. Ane Agirianoren ahizpak Eli du izena eta Jouvert sindromea du.

Igor eta Eli egun aita-amekin bizi dira baina gurasoak faltako diren egunaz galdetuta, Irunek eta Anek argi dute gustura hartuko dutela senideen ardura. Atzegik antolaturiko senideen topaketa batetik sortu zen anai-arreben hitzordu bat egiteko ideia eta Azpeitiko Basazabalen egin dute zita.