Itxi

Faktoria

Ingurumena

Jose Ignacio Asensio: "Zubietan ez dira 86 geldialdi izan iaz. Eta lehen urtean 10-15 izatea normala da"

JOne Larrañaga | EITb Media

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ingurumen diputatuak esan du Arkaitzerrekako isurien ondotik GHKk ikertu zuela, isunak jarri zituela eta bermatu zituela neurri berriak. "Egin behar zuena egin zuen. Espero dut gehiago ez dela gertatuko horrelakorik".

  • Jose Ignacio Asensio

    Jose Ignacio Asensio

    21:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Ingurumen diputatuak gezurtatu egin du "Faktoria"n Zubietako erraustegiak atmosferara baimendutakoa baino isurketa gehiago egin duenik eta planta 86 aldiz geratu dutenik.  "Bi gauzak gezurrak dira. Ingurumen sailak zaintzen ditu biak eta neurketak onak izan dira". "Nolanahi ere", zehaztu du "geldiketak egon edo ez, horiek egitea teknikariei dagokie. Eta Lehen urtean 10-15 geldiketa egotea normala da".

Arkaitzerrekara Zubietako erraustegitik egin ziren isurketen gaineneko auzibidearen inguruan, berriz, adierazi du instrukzio fasean dagoela eta Cesar Gimeno Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioko (GHK) presidentea ikerketu gisara deitzeak "ez duela prozesua" aldatzen. "GHKk ikertu zuen, isunak jarri ziren, jarri ziren neurriak, bermatu ziren neurri berriak… hori ez zen sekula gertatu behar baina gertatu ondoren neurriak hartu dira. Instrukzio fasean gaude. Gero ikusiko da. GHKko teknikariek egin zuten egin behar zutena. Espero dut ez dela gehiago gertatuko horrelakorik", azpimarratu du.