Itxi

Faktoria

Musikaren eguna

Leire Gotxi: "Kale musikariei ere txartelarekin ordaintzen diete Erresuma Batuan"

M.S. | EITb Media

Londresen bizi da Leire Gotxi, eta kalean abesten du. Londresen 45 minutuko txandak izaten ditu kale-musikari bakoitzak, eta Isabel IIaren jubileuko ospakizunak musikarientzat egun oso onak izan direla aitortu digu "Faktoria"n.

  • Leire Gotxi

    Leire Gotxi

    16:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Leire Gotxi bermeotarrak musika magisteritza ikasi zuen Euskal Herrian eta konposizioa gero Londresen. Bertan bizi da geroztik, eta kalean aritzen da gitarra hartuta, kantuan. Londresko Udalak kalean aritu nahi duten artista eta musikarientzat antolatuta daukan banaketaren arabera, lizentzia eskuratu eta 45 minutuko txandak errespetatu behar izaten dituzte. Musikatik bizitzea lortu du Gotxik.