Faktoria
KLAUSURAN
Olatz Garmendia, klausurako moja: "Egunero erabiltzen dut Whatsappa"
Amaia Eneterreaga | EITb Media
Donamariako Karmelita mojek klausuran dituzten egunerokoak zein diren ezagutu dugu. Netflix, reggaetoi musika, emakumeak elizan duen papera, otoitza eta askatasuna izan ditugu hizpide, besteak beste.
-
Olatz Garmendia klausurako moja, Faktorian
16:58 min
Olatz Garmendiarekin Donamariako komentuan izan da "Faktoria". Egunean zehar otoitzerako 5 edo 6 hitzordu dituztela eta gainontzerakoan, baratzeko, inprentako edo komentuko lanak egiten dituztela kontatu digu. Hori bai; klausurako mojak izan arren, harremana dute komentutik kanpoko bizimoduarekin ere. Whatsappa erabiliz komunikatzen da askorekin Olatz. Iluntzeetan, albisteak irakurtzea gustatzen zaio eta gaurkotasuneko gaien inguruan gainontzeko ahizpekin solastatzea gustatzen zaio. Noizean behin film 'pirata'ren bat ikusteko bekatu txikia egiten dutela ere aitortu digu.
Hausnarketa eginez, elizaren barruan "emakumea maiz zokoratuta" dagoela esan digu.