Faktoria
Ortega Lara. 25 urte
Eskolunbe Mesperuza (Gesto por la paz): "Garai hura gogoratu egin behar da berriz ez errepikatzeko"
Jone Larrañaga | EITb Media
ETAk egindako bahiketen kontrako manifestazioak eta aurrez aurre jarri zitzaizkien EH Askatu lemapekoen kontramanifestazioak gogora ekarri ditu Gesto por la Paz elkarteko bozeramaile izan zenak. "Oso gogorra izan zen. Historiaurrea dirudi baina ekarri egin behar da testigantza hura".
-
Gesto por la paz-ek orain 25 urte egindako manifestazio bat
3:25 min
2022ko uztailaren 1ean bete dira 25 urte Guardia Zibilak Jose Antonio Ortega Lara kartzelako funtzionarioa askatu zuela. Egun berean askatu zuen ETAk Cosme Delclaux enpresari getxoztarra. Bahiketa haien kontra egindako mobilizazioak gogoratu ditu "Faktoria"n Eskolunbe Mesperuzak, artean Gesto por la paz-eko batzorde iraunkorreko kide zenak. Garai zailak izan zirela azpimarratu du, "oso gogorrak"; baina orduko testigantza gaur egunera ekarri behar dela iritzi dio: "Berriz ere errepikatu ez dadin", adierazi du.