Itxi

Faktoria

Sutea Lemoan

Saioa Elejabarrieta Lemoako alkatea: "Eraikina ez da existitzen jada, familia horiek dena galdu dute"

OIhane Yustos | EITB Media

Lemoako Estazino auzoan izan da sutea eta 25 lagun etxetik atera behar izan dituzte.

  • Sutea Lemoan, Saioa Elejabarrieta alkatea

    Sutea Lemoan, Saioa Elejabarrieta alkatea

    2:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

Lemoako pabiloi batean piztu da sutea goizaldeko ordu biak aldera, Estazino auzoko pabilioi batean. Eraikinak goiko aldean etxebizitzak ditu eta berehala atera dituzten etxeetan zeuden bizilagunak. Gehienek nora joan izan dute baina, 4 pertsonak ez, eta alboan dagoen ostatu batera eraman dute. Izan ere, eraikina behera erori da. Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak "Faktoria" albistegian esan duenez, "eraikina berez ez da existitzen, familia horiek dena galdu dute".

Kalte material handiak, baina inor ez da zauritu, alkateak baieztatu duenez. Suhiltzaileak oraindik sute tokian daude egoera kontrolatu nahian eta lehentasunak zehaztu ditu Lemoako auzapezak, familiekin hitz egin eta ahal den guztian lagundu.

Argazkiak