Faktoria
Osasuna
Igor Larrea, Mediku sindikatua: "Larrialdietan % 30eko igoera izaten ari gara udan. Asko kasu arinak dira"
JOne LArrañaga | EITB Media
Lehen arretan dagoen arazoa ospitaletara lekualdatzen ari dela jakinarazi du Zumarragako larrialdietako mediku eta sindikatuko ordezkariak. Salatu du bertako profesionalak beti ari direla "gutxieneko zerbitzuekin" lanean eta lan-karga izugarria izaten ari direla.
-
Txagorritxuko ospitaleko Larrialdietako sarrera
5:43 min
Osakidetzako lehen arretako zentruetan izan diren ordutegi murrizketek eta familia medikuen faltak ospitaletako larrialdi zerbitzuetara leku-aldatu du korapiloa. Igor Larrea Zumarragako ospitaleko larrialdietako mediku eta Medikuen Sindikatuko ordezkariak "Faktoria"n jakinarazi duenez, euren ospitalean % 30 igo dira kasuak pandemia aurreko uda arruntekin alderatuta eta gainontzeko erietxeetan ere antzekoa da hazkundea. "Medikuak eta erizainak ikusten ez bazaitu, hori gertatzen da. Larrialdietara jotzen duzu, patologia arina izanda ere", esan du.
Salatu du Larrialdi zerbitzuak beti direla "gutxienekoak" eta kasuen igoera horretarako ez dela aurre ikuspenik egin: "Arazo latzena izan da gutako batzuk ere gaixotzen joan garela eta guk gure taldekideak kubritu behar izan ditugu gaixo jarri direnean, Osakidetzak ez daukalako aurreikusita halakorik. Gure bajak guk kubritu ditugu".
Larrearen irudiko, arazoa "oso latza da" eta ez da nahikoa izango MIR plazak handitzea edo larrialdietako espezialitatea sortzea, familia medikuak anbulategietan gera daitezen. "Gotzone Sagarduik pentsatu behar du", iritzi dio, "zergatik joaten diren mediku berri asko Europara".