Faktoria
jaiak, gaiztotuta
Joseba Palenzuela, Mutrikuko alkatea: "Espero dut festak salbatu eta elkarbizitza lehenetsiko duela herriak"
Udalak babes osoa azaldu dio ertzain izateagatik Jai Batzordeak txosnagunetik baztertu zuen ertzainari. EHBilduko alkateak pentsaera guztietako herri bat eraiki nahi dutela berretsi du
-
Mutriku, Madalen jaietan
5:55 min
"Udala, herritar guztion udala da eta obligazioa daukagu herritar guztion alboan egotekoa". Hala mintzatu da Joseba Palenzuela Mutrikuko alkatea Faktoriari eskainitako elkarrizketan. Festa giroa nahastu egin bait zaie mutrikuarrei Madalen jai hauen bezperetan, 21 urteko emakumezko ertzain batek sare sozialetan salatu ostean Jai Konpartsak debekatu egin ziola herri bazkarian parte hartzea eta txosna gunean sartzea. Bizitxo konpartsaren arabera, erabaki hori "poliziak betetzen duen funtzioa" salatzeko hartu zuten baina, herrian eragin zuen oihartzuna ikusita, bertan behera utzi zituzten Madalen bezperan egitekoa zen bazkaria eta beste hainbat ekitaldi.
Udalak aho batez eta salatu egin du gertatutakoa ohar bidez eta babesa eskaini dio bazterkeria jasan duen herrikideari. EHBilduko alkateak azpimarratu du hori zela lehen helburua eta, saiatu direla, baita ere, giroa baretu eta "festa salbatzen". Alde horretatik konfidantza osoa agertu du Mutrikun elkarbizitza nagusiko dela eta "herria herri" izango dela. Palenzuelaren arabera, hori da etorkizunera begira Mutrikun egin nahi duten bidea.