Itxi

Faktoria

Adin txikiko etorkinak

Moustapha gurasorik gabe iritsitako adin txikiko etorkina: 'Ez gara monstruoak, beste gazteak bezalakoak gara'

Europako beste unibertsitateekin batera, Deustoko unibertsitatea lantzen ari den YOU COUNT programan parte hartzen ari da Moustapha Lembradad 17 urteko Mauritaniako gaztea.

  • Moustapha, 17 urteko gazte migrantea. Guraso gabe iritsi zen Euskal Herrira 14 urte zituela

    Moustapha, 17 urteko gazte migrantea. Argazkia: EITB Media

    24:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

17 urte ditu Moustapha Lembradatek; Mauritaniako da, baina Euskal Herrian bizi da gaur egun.

14 urterekin iritsi zen Bilbora, hegazkinez, agiriak faltsututa bidaiatzeko aukera izan zezan eta helburu batekin: Frantziar Estatura joan nahi zuen. Frantzesez moldatzen da, jaioterrian ikasi du eta senide eta lagunik izan gabe, bere burua Bidasoaren beste aldean kokatzen zuen. Baina, ezin izan du iritsi.

Hirutan ahalegindu zen baina, gendarmeek harrapatu eta Gipuzkoak Aldundiaren utzi zuten, 200 bat haur migrante bizi diren egoitza batean. Kontatu digu ez zela bere tokia, alde egin zuela baina, egoerak behartuta bueltatu dela. Eta egokitu da. Euskal Herrian egin nahi du bere bidea.

DBH maila lortu du (euskaraz ikasita), batxillergoa hasiko du irailean eta unibertsitatera iritsi nahi du, ingeneritza ikasteko. "Iristen diren gazte migranteentzat eredu izan nahi dut" esan digu "Faktoria" albistegian eskainitako elkarrizketan. Bere buruan guztia posible delako, "ez dago ezinezko ezer, argi izpi bat dago beti" esan du Moustaphak.

"Pozik naiz, irribarre batekin bizi naiz", errepikatu du behin eta berriz. Iluntasunerako arrazoiak dauden arren. Batetik eragozpen burokratikoak, "legezko agiriak lortzea oso zaila egiten da" eta atzerritartasun bulegoetan ez dute "ondo tratatzen". Ezagutu dituen MENA edo adin txikiko egoerak ere kezkatzen du, "arazoak dituzte, droga hartzen dute baina, ez dira pertsona gaiztoak, arazoak dituzte" nabarmendu digu. Askok berak bezala ikasi nahiko lukete baina, kontsumoak eragozten die.

Gizarteak ere ez die laguntzen, aurre-iritziak daudelako. Horregatik utzi du mezua: "Beste modu batean begiratu, ez gara monstruoak, pertsona normalak gara, beste gazteak bezalakoak gara".