Faktoria
Suizidioa
Saioa Lopez: "Gero eta kasu larriagoak ditugu nerabeetan. Lan handia egin behar dugu haiei laguntzeko"
jONE lARRAÑAGA | eitb mEDIA
Gaztetxoen suizidioari aurre egiteko Estatu mailako prebentzio planerako lanean ari dira Gasteizko Santiago ospitalean. 'Survive' protokoloaren baitan artatzen dituzte ahalegina egin dutenak. Informazio hori ikerketara ari dira bideratzen, beste zazpi ospitalerekin batera, sarean.
-
12 urtetik gorako gaztetxoak ari dira iristen larrialdi psikiatrikoetara
28:27 min
Saioa Lopez Zurbano Arabako ESIko psikiatria mediku ondokoaren arabera, gero eta paziente gazte gehiago ari dira iristen larrialdi psikiatrikoetara, eta gero eta kasu larriagoak dira, gainera. Azken hamabost urte hauetan gaztetxoen suizidio kopurua hirukoiztu egin da Estatu mailan, eta igoera horren lekuko izaten ari dira euskal ospitaleetan ere.
Errealitate latz horri aurre egiteko, sarean hasi dira lanean estatuko zortzi erietxe, Gasteizko Santiagokoa horien artean. 'Survive' izeneko protokoloaren bitartez artatzen dituzte, erantzuna azkar eman eta ahalegin berriak sahiesteko. Protokolo horretan oinarrituta, ikerketa ere ari dira egiten. Urtarrilerako espero dituzte nerabeen artean egindako azterlan handi horren lehen ondorioak. Estatu mailako lehen prebentzio plana egiteko baliatuko dituzte gero.
Planaren xehetasunaz, osasun zerbitzuek eskaini behar duten zaintzaz eta psikoterapiaren beharraz aritu gara "Faktoria"n, zabal, Lopez Zurbano psikiatrarekin eta Iban Onandia psikologoarekin batera.
Pentsamendu, ideia edo jokabide suizida izateko arriskua baduzu, deitu 024 doako telefonora. Jokabide suizida izateko arriskua duen pertsona baten senide edo hurbilekoa bazara, deitu 024 telefonora. Osasun Ministerioaren telefonoa da. Familia-medikuarengana ere joan zaitezke. Larrialdi egoeran bazaude, deitu zuzenean 112 zenbakira.