Itxi

Faktoria

Energia merkatuaz

Joseba Barandiaran, ekonomialaria: "Salbuespen iberikoa irtenbidea baino adabakia izango da"

P.G. | EITB Media

"Europa hankaz gora dago eta zerbait egin behar du nahi eta ez", esan du Faktorian, Joseba Barandiaran ekonomialariak. Batzordeak energia merkatuan egin asmo duen premiazko esku hartzearekin merkatu askearen amaiera iragartzen ari dela uste du.

  • Europako Batzordeak erreforma sakona iragarri du energia merkatuan.

    Europako Batzordeak erreforma sakona iragarri du energia merkatuan.

    3:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Joseba Barandiaran ekonomialariaren arabera, "goitik beherako aldaketa" egin beharko du Europako Batzordeak, energiaren merkatuan "azkeneko gas tantaren prezioaren menpe egoteak botere handia ematen diolako gasaren jabe denari".

Horrek prezioak finkatzeko beste logika bat izango duen merkatura eramango gaituela uste du: "Ez da soilik prezioa kontuan hartu, baita erabiltzen den kantitatea eta nork, zertan, zer erregai mota erabili ahal izango duen". Merkatu asketik urrunago dagoen merkatu erregulatuago bat izango dela iritzi dio, araudi ezberdin bati lotuko zaiona.

Estatuak ordena eta dirua jarri beharko dituela uste du, energiarekiko menpekotasuna eta kontsumo murritzagoa lortzeko, "saihestu behar delako energiaren kostuarentzako aldagaiak oso aldakorrak eta kontrolagaitzak izatea".

'Salbuespen iberikoa' deritzona Europar Batasun osora zabaltzeari buruz galdetuta, zalantzak ditu benetako irtenbidea izan ote daitekeen: "Adabakia akaso bai, eta epe laburrerako erabaki eraginkor samar bat ere bai. Gasaren prezioa mugatuta ere, azken gasaren tantak zertara bideratzen diren aztertu beharko da, ikuspuntu sozialetik begiratu beharko da merezi ote duen zenbait jardunetan gasa erabiltzeak".