Faktoria
Baso-sutea Zeberion
Zeberioko alkatea: "Bi hilabetean, hiru bider leku berean piztu da sua, nahita piztutakoa ez bada..."
Eneko Zuberogoitia | EITB MEDIA
Igande arratsaldean piztutako sutea "nahita piztutakoa" dela esateko "goizegi" dela uste du Karlos Idirin Zeberioko alkateak, baina sutea "bi hilean hirugarrenez leku eta ordu berean" piztu izanak susmoak berretsi dizkioa. Sutea kontrolpean dutela, sute-eremuan hartu du Faktoria albistegia.
-
Karlos Idirin Zeberioko alkatea
3:05 min
Elorrebieta eta Arbildu artean piztu den baso-sutea nahita eragindakoa izan litekeela uste du Karlos Idirin Zeberioko alkateak: "Bi hilabetean hirugarrenez piztu da sua bide kontran, eta ordu berean. Nahita eragindakoa ez bada, zorte oso txarra da". Ikerketa abian dute: "Susmoa dugu pinuen aurkako gerra dagoela sutea piztu izanaren atzean, baina ikerketari itxaron beharko diogu ziurtatzeko.