Faktoria
Diadaz
Gorka Knörr: "Ez dut uste Kataluniako Gobernuak eutsiko dionik; ez dira independentziaren alde pausoak eman"
P.G. | Eitb Media
Kataluniako Gobernuak Bruselan duen ordezkariaren hitzetan, aurtengo Diadaren manifestazioa arrakastatsua izan da jendetza bildu zelako baina "ezin da ezkututatu batasun eza izugarria dagoela indar independetisten artean".
-
Milaka lagun bildu ditu aurtengo Diadaren manifestazioak.
6:49 min
Gorka Knörrek Bruselatik egin du atzoko Diadaren inguruko irakurketa. Azpimarratu du jendetza irten zela beste behin ere kalera, ANCk deitutako manifestazioan parte hartzera eta bai ANCk berak bai herritarrek zenbait buruzagiri zuzendutako kritikak onartu egin behar direla esan du: "Diada guztietan egon dira alderdiekiko kritikak, politikariok onartu egin behar ditugu". Halare argi utzi du ez datorrela bat ANCk proposatutako hauteksunde zerrenda "zibikoak" aurkeztearekin, bera ANCko kidea izanik ere.
Bere hitzetan, "Diadaren ondoren Diadaren auretik bagenekiena dakigu, batasun eza izugarria dagoela independentisten artean eta hori konpontzen saiatu behar dugu. Arazoa da gure zauriak nola sendatzen ditugun, konponbide argia behar dugu ez adabaki bat". Hurrengo urratsa zein izan daitekeen ez daki baina uste du "gobernua ez dagoela eusteko moduan. JUNTS eta ERCren artek ogobernu akordioaren zati batzuk betetzen ari dira, baina ez dira independentziaren aldeko pausoak ematen ari, eta kontua da nola itzuli lehenagoko bidera".