Faktoria
Lehortea
Ane Zabaleta, geologoa: "Lurraldearen kudeaketak ere eragina du urtegietara iristen den ur kopuruan"
Ane Zuazubiskar | EITB MEDIA
Aspaldiko udarik bero eta lehorrenaren amaieran, ur eskasiak eragindako kalteez eta hartu litezkeen neurriez aritu da Euskadi Irratiko "Faktoria".
-
Esako urtegia.
29:45 min
Uda beroa eta lehorra izan da aurtengoa Euskal Herrian eta Mundu osoan. Ondorioak begi-bistakoak dira, landa eta lurretara begiratuta, eta urtegien maila behera egiten ari da etenik gabe. Esako urtegian (Nafarroa) eta Karrantzan (Bizkaia) izan da Euskadi Irratiko "Faktoria", udaleko bero-oldeak eta lehorteak gogor astindutako bi ingurutan. Mahai bueltara bildu dira Ane Zabaleta geogolo eta hidrologian aditua, Arnaitz Fernandez fisikaria eta EiTBko metereologoa eta Raul Palacio Karrantzako alkatea.